Skip to content

POESIA

Deustuko Unibertsitateak antolatutako XII. poesia lehiaketan bigarren postua lortutako poemarioa eskuragarri: “Aingurak”

XII

POESIA LEHIAKETA

CERTAMEN DE POESIA

HITZ MARGOTUAK (2016)

Karlos Aretxabaletak (Kigali, 1990) eta Mikel Mansok (Gurutzeta, 1990) Jon Amorrortu deustuarra hartu dute bidelagun, azken hau ere adinez kidekoa, jar diezaien euren poesiari marrazkia. Zuri-beltzeko ilustrazioa, sano koloretsuak begitandu zaizkidan poementzako. Liburua atera zaie soil bezain dotorea. Belaunaldi bat ordezkatzen dute hiruek sarean dabilena, literaturaz badakiena, freskotasun itzelarekin atrebitzen dena idaztera bizitzari buruz: “Xake partida mahai gainean,/ Marko Aurelio dut aurkari./ Arrazoia epaile”. Belaunaldi horrek berak egiten du editore, beretzat argitaratzen du batez ere, zirkuluak ditu atsegin. Babes horretan idatzia baina haizatzeko eta aipatzeko modukoa, Hitz Margotuak ez dakit aurkitzeko erraza edo zaila izango den, baina merezi du ikusteak zelan ezkontzen diren askotan eskarmenturik eza eta maisutasun berezkoa.