Skip to content

ESKALADA POETIKOA

ZER DIRAK HAIKU POEMAK?

Haikua japoniar jatorriko konposizio poetikoa da, bere laburtasunagatik, samurtasuna eta sinpletasunagatik bereizten dena. Matsuo Basho idazle ospetsuak egin zuen genero hau ezagun XVII. mendean, izan ere, izaera espirituala eman baitzion.

5, 7 eta 5 silabako errimarik gabeko hiru bertsoz osatutako poemak dira, hurrenez hurren. Une baten esentzia kondentsatzen saiatzen diren testu gisa funtzionatzen dute, bi irudi poetiko uztartuz.

Euskal Herriko kopla zaharretan bezalaxe, natura eta haren egoerak kontenplatzen dituzte, giza izaeraren sinbolo gisa funtzionatzen baitute. Xehetasunei erreparatzen dietenez, zentzumenei eta ikusmenari erabaterako lotura duten poemak dira. Horien bidez, inguruaren edota egunerokotasunaren ezaugarri txiki eta sotilak hauteman daitezke.

Atal honetan, idazleak bere larruzko agendan eskuz idatzitako haikuak partekatuko ditu irakurlearekin.

Atxarte, Artadi sektorea
Urteak dira eskalada eta poesia uztartzen ditudala. Bietan oso jaioa ez izan arren, asko gozatzen dut eskalatzen, nuturan murgiltzen, ñabardurei erreparatzen, edota oharkabean ihes egin diezaguketen detaile sotilei buruz idazten. Bidean Haiku poemak konplize ezin hobeak begitandu zaizkit.

Blogaren azpiatal honen xedea horixe besterik ez da; alegia, urtaroak eta natura lagun, istant bat kapsulatu argazki eta hitz neurtuen bidez.

“Ekhi”
Eguzki printzak
neronen aurpegian;
no, presarik ez!

Argia zara.
Su poliedrikoa;
(ene) eufemismoa

Egun laburrak,
bakea bezainbeste.
“Yahla, Palestine!”