SARI BANAKETAK
Basozelaiko ipuin laburren lehiaketan 47 ipuin jaso dituzte: euskarazko 29 eta gaztelerazko 18
Guztira 11 lagunek jaso dute saria: gazte kategorian (10-17 urte) Markel Meaza (Lamiaren ipuina), Alazne Sánchez (Amamaren gabonik onenak), Soymyia (titulurik gabeko ipuina) eta Leire Escribano (Nerearen bizitza) izan dira irabazle; eta nagusien kategorian, euskarazko sailean, Julen Urigoiena (Herensugearen orroa), Ana (Pantxike eta biok), Ipuinkontalaria (titulurik gabeko ipuina), eta gaztelerazko sailean Patricia Riego (La luz de la esperanza), Lander Lejarreta (Luna de cosecha), Verónica Martín (Como niebla al sol) eta Castro Santos (O.S.N.I.). Sariak Karlos Aretxabaleta eskualdeako idazleak banatu zituen abenduaren 20an.
“Lotsak eta konplexuak askatzeko ariketa” (Deia)
“Ez al da lizunkeria gure bizitzetako adar bat?” (Hiruka.eus)
«Orain arte oso mugatuta egon gara sexuari dagokionez» (Berria)
«Homogeneotasunetik alde egiten saiatzen naiz idaztean»