Skip to content

IDAZLEA

KARLOS ARETXABALETA “TXAPEL” Ruandan jaio zen 1990ean. Bilbon burutu zituen magisteritza eta Euskal Filologiako ikasketak. Institutuetan Euskara irakaslea den arren, uztartu ohi du bere ogibidea idazle lanarekin. Hitz Margotuak (2016) poesia liburua argitaratu zuen Jon Amorrortu eta Mikel Mansorekin batera, eta Sex-Sua (2022) narrazio bilduma Elkar argitaletxearen eskutik.

Errelatu erotikoen lehiaketa desberdinetan sariak lortu ditu: Arratiako Kalenturak (2019, 2021) eta Kaixo Maitia (2021), besteak beste. Izan ere, azken horretan lehenengo saria lortu zuen Adiorik ez lanagatik. Halaber, sasoi batean Uribe Kostako Hiruka aldizkariko kolaboratzailea izan zen.

Poesiari dagokionez, Deustuko Unibertsitateak antolatutako literatura lehiaketan bigarren saria lortu du orain gutxi Aingurak (2023) lanagatik. Bestalde, hamaika irakurtalditan parte hartu du: Hitzak mugimenduan, Hitzez eta Hotsez maratoia, irakurtaldi publikoak…etab.

Mikroerrelatuei dagokienez, Basauriko Udalak antolatutako Zirt-Zart lehiaketan ere saridun suertatu da, eta noizean behin horrelakoak sare-sozialen bidez partekatzea du gustuko.

Bestalde, eskalatzaile eta mendizale amorratua izanik, azken boladan, mendi literaturari heldu dio idazleak. Gaur gaurkoz, epe laburrean SUA argitaletxearen eskutik argia ikusiko duten proiektu bitan sartuta dago buru-belarri.

KARLOSI BURUZ ZERBAIT GEHIAGO JAKIN NAHI?