Skip to content

BIBLIOGRAFIA

Bi poetak —Karlos Aretxabaleta eta Mikel Manso— eta marrazkilari batek —Jon Amorrortu— sei eskutara ondutako poesia eta irudi bilduma bat da hau. Hirurak dira 1990ean jaiotakoak, eta hasieran Interneten argitaratu zituzten liburuko testu eta marrazkiak.

Liburuari buruzko kritikarik irakurri nahi? Sakatu HEMEN

Karlos Aretxabaleta “Txapel”-ek gazteengan pentsatuz idatzi ditu hurrengo bederatzi ipuinak, erotikoak guztiak. Adin eta genero aniztasuna aintzat hartuz, irakurlearen zentzumenak asaldatzea dute helburu, sentimenduak eta irrikak azaleratuz.

Oscar Wilde idazlearen esaldi ospetsuari jarraituz, idazleak tentazioari ihes egiteko modu bakarra tentazioan bertan erortzea dela gogorarazten digu.

Aretxabaleta Kaixomaitiak antolaturiko ipuin erotikoen lehiaketako irabazlea da, eta badu eskarmentua literatura genero honetan, baita poesian ere, Hitz margotuak poema liburuarekin, besteak beste.

Oinarrietan zehaztutakoaren arabera oro har testuen kalitate narratiboa eta literarioa baloratu zen, «bereziki erotismoaren, harreman afektibo eta sexualen kontaketan erakutsitako hiztegi, metafora eta esamoldeen aberastasun eta originaltasuna». Ildo horretan, idazlanek «genero berdintasunean eta honen errespetuan» oinarrituak egotea eta «heteronormatibitatetik haratagoko harreman afektibo eta sexualen inguruko begirada ireki eta zabala» izatea kontuan hartzen da lehiaketa honetan.

2022an Oihana Iguaran bertsolaria izan zen garaile ‘Ostera‘ narrazioarekin eta bigarrena Irati Goikoetxea ‘Inspirazio basa’ testuarekin. Iguaranek aurkeztutako bigarren lan bat ere finalisten artean kokatu zen. 2021eko edizioan Karlos Aretxabaleta Txapel saritu zuen epaimahaiak ‘Adiorik ez’ kontaketagatik.