Usteak erdia ustel

    Arratsaldeko bostak jada, eta oraindik ez dugu Gontzalen berririk. Horrelakoak egiten ditu Gontzalek; barkamenik eskatu ez, eta aitzakiaren bat jarri bere burua zuritzeko. Elkarri begiratu diogu Zuriñek eta biok, aiko-maiko, zer egin jakin ez, eta azkenean planarekin aurrera egitea erabaki dugu, bai horixe. Gaztea irratia topera jarri dut nire Ford fiesta txikian, eta azeleragailua gogotik zanpatu dut Izabara gautu baino lehen heldu ahal izateko. 

    Konturatu orduko Erronkariko bailaran gaude. Bidaia osoa hizketan eman ondoren, orduantxe isildu gara, Piriniotako atarian, eta gure birikiak pinu eta pago usain freskoarekin bete ditugu. Ez dakit zelan azaldu, baina “Zuri” eta bion arteko isiltasun horrek ez nau urduritu. Betiko laguna dut, haur-eskolatik ezagutzen dugu elkar, eta bera ondoan izateak izugarrizko konfiantza eta poztasuna sorrarazten dit. Aspaldikoa da ere berarekiko sentitzen dudana. Bai, bero-bero “ipintzen nau”, eta ez dira gutxi dutxan berarengan pentsatzen kanpaia jotzen eman ditudan orduak. Zorionez, edo zoritxarrez, nerabezaroak bide desberdinetatik eraman gaitu, eta gure mihiek ez dute sekula topo egin; hobe horrela beharbada.  

    Izabara heldu orduko, Bar Kartutxon kalimotxo batzuk hartzea erabaki dugu, patxadaz, arras gustura, presarik ez dugu eta. Pozik gaude, izan ere Gontzalek esango lukeen moduan “2×1 egin diagu”; alegia, ardo beltzari esker txolindu gara, eta istant batez aldean genekartzan kezka guztiak uxatu ditugu. Handik eta ordu erdira, masailak bero barrundatu ditugunean, nagiak atera, eta ilunabarrarekin batera mendian gora abiatu gara, kantu batean, Zuriza izeneko kanpinera heldu arte.  

    Eguzkia aspaldi joan da bere amarengana, hotz egiten du, eta itzelezko nagia ematen digu kanpin denda muntatzen hasteak. Elkar ulertzeko begirada bat nahikoa izan da, eta kanpin ondoan erortzear dagoen egurrezko aterpetxe narras eta zikin batean sartu gara; mendizaleek sosik ez ordaintzeko erabiltzen duten horietakoa. Nahiko leku duina da, halaber, hutsik dago eta ez da inor ageri. Beste behin elkarri begiratu diogu, eta konplizitate keinu batez bost izarretako aterpea dela iruditu zaigu. Zuriñek bokatak prestatzen dituen bitartean, nik aterpetxeko ganbaran bota ditut esterak eta lo-zakuak, eta hautsez beteriko ingurua txukuntzeari ekin diot. Istant horretan, bere lo-zakua zabaltzerakoan, nire lagunaren usaina sudur-zuloetatik sartu zait oso-osoan; usain gozoa, bera bezalakoa, eta zitrikoa ere, bere izaera zoliaren isla. Konturatu orduko, izugarrizko berotasuna etorri zait hankartera, eta hantxe ikusi dut neure burua, lau horma horien artean, larrua jotzen jo eta su nire zain dagoen lagunarekin. Ametsak amets. 

    Handik eta ordu betera biak gaude lo-zakuetan sartuta – bakoitza berean, txintxo txintxo –, larru gorritan, baina ezin dugunez begirik batu hitz-aspertuan murgildu gara.  Ume denborako kontuak airera bota ditugu oroimenez beteriko globoak bailiran, eta ganbarako giro hotza gure hitzekin epeldu dugu. Horrelako batean, Zuriñek bota du nirekin maiteminduta zegoela umetan, eta galdegin dit ea ez naizen oroitzen ezkontzeko eskatu zidanean. Irriño inozo batekin baietz esan diot; izan ere, horrelako uneak nekez ahantzi daitezke. Bitartean, ezin dut burutik kendu lehenago burura etorri zaidan irudi likits hori. “Zuri” nire gainean irudika dezaket, bere motxina nire zakilaren kontra igurzten nire eskuek bere bular txikiak laztantzen dituzten bitartean. Bere fluxua nire atzamar lodi eta likats uetatik dantzan imajinatzen dut, eta bere arrosaren zapore garratza ezpainetara ekartzea gustatuko litzaidake. Nire lagunaren aurpegia dakusat nire masta nagusia lizunkeriaz miazkatzen, bere mihi zoli eta lerdetsua nagusi den zeregin “zikin” horretan. Izugarri bero nago, lotsatuta ere bai. Beldur naiz ea Zuriñe nire pentsamenduak irakurtzeko gai izango ote den.  

    Disimuluz ezker eskua nire lo-zakuan sartu dut eta eztanda egitear dagoen larruzko panpina ferekatzen hasi naiz. Ez dut uste Zuriñe konturatu denik, bera biharko mendiari buruz ari da, Hiru Erregen Mahaia. Haatik, ni ezin naiz ezkutatu, jadanik bere gorputz biluztua ezin dut burutik kendu, eta Hiru Erregeen mahai hori berori nire laguna jesartzeko eta gogotik larrua jotzeko erabiliko nuke. Dagoeneko beranduegi da, nire eskua arinegi doa nire pentsamenduen aldean, eta dena berehala amaitzearen beldur naiz. Ondoan dut nire laguna, berba batean, baina bere usainak, lehen ezagutu dudan lurrinak, gobernatuta nauka. Bere hitzak nire ezker eskuaren astinaldi bakoitzarekin katramilatzen dira, eta bien azalek elkar joka atera lezaketen hots erritmikoak nire bihotz taupadekin bat egin du noizbait. Gutxi falta zait. Heltzear nago. Nire ezkerretara dudan kamiseta zikina hartu eta disimuluz zaku barruan sartu dut, anabasa heltzear dago eta. Ezin dut gehiago, eztul hotsa sortu eta berarekin batera ahapeka intziri ahula bota dut. Banoa… Ufa!  

    Tamalez, handik eta bost minutura “Zuri” berotasun apur baten bila inguratu zait, baina ni dagoeneko lo-seko nengoen. Ez diot sekula neure buruari barkatuko. Nik uste nuen ez zuela nire berotasunaren beharrik…

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude