euskal literatura

Zirri-mirriak

    Poliki-poliki bularraldea igurzten hasi naiz, baina eskua alurantza eraman ahala, erabat desegin zait jela atzamar artean. Dagoeneko ez dakit nork busti dituen nire tolesturak, ziorik gabeko izotz-koskorrak edo nire libido asegaitzak.