Oasia

    Gaur bertan poema hunkigarria idatzi diot nire bikote ohiari. Ederra benetan, sentimenduz bustita; lastima herriko neska batekin, Ekiñerekin, sexu-telefonikoa nuen bitartean egin izana. Horrelako putasemea naiz. Tramite “burokratikoekin” amaituta, hanka egin dut nire gurasoek Erriberako herri batean duten landatxora. Agudo abiatu gainera, koldarren antzera, ez baitut hartutako erabakiaz gehiegi hausnartu nahi. Erriberan gurasoek duten etxolatxoa arnasgune izan dut maiz, baita lagunekin parrandak botatzeko gordeleku ere; oasi txikia, alegia. Gaurkoan, ordea, aspaldi kaskoa eta zakila berotu didan herriko lagunarekin etxolako izarak zikintzeko gogo biziak ditut. Gezurti hutsa izango nintzateke berau menturaz suertatutako afera dela esango banu, izan ere, haragi gosea jaun da jabe dabil aspaldi nire hankartean.

    Betarik galdu gabe, eguerdiko 12:00ak aldera mezua bidali diot Ekiñeri, baina nire harridurarako bere erantzuna ez da izan berehalakoa, ezta nik espero nuena ere: 20:00etan igerilekuen atarian. Mezua irakurtzerakoan, egunotan erakutsitako desioa non ahaztu duen galdetu diot neure buruari. Ez nuen horrelako hoztasunik espero, are gutxiago bart telefonoz bere mihi zoliak lizunkeriak xuxurlatzen zizkidala gogoan izanda. Edozelan ere, ez naiz ni geldi egotekoa, bada, kotxea, gorputza, arima eta zakila propio prestatzea erabaki dut.

    Orduak aurreraz doaz, eta urduri nagoela aitortu behar dut. Urte asko dira elkar ezagutzen dugula, elkarrenganako konfiantza dugu, baina inoiz ez dugu elkarrekin larrua jo. Deskriba daitezkeen zerrikeri guztiak egin ditugu azken bost udetan, udatiarra baita gure sexu-grina, haatik sekula ez gara heldu bideo-jokoaren azken pantailara. Azkenean, ordua heldu zaigu, adostutako lekura hurreratu eta hantxe ikusi dut hantxe kotxe baten gainean nire zain; zapi gorria buruan, hankak elkar gurutzatuta, eta eskuartean pirulia miazkatzen sex-sinbola bailitzan. Ufa! Bat-batean sekulako kili-kiliak sentitu ditut uzki eta sabel artean handik eta ordu batzuetara nire gainean jo eta ke dantzan ari daitekeela pentsatzean. Haatik, horrelako batean, nire laguna bakarrik ez dagoela ohartu naiz, izan ere, eserleku darabilen kotxearen barruan mutil bat dago.  Kaka zaharra!

    Egoera oso xelebrea da, eta gogoan irudikatuta neukan sexu-puzzlea dagoeneko mila puskatan bereizia dago, hala ere, petralkeriak geroko uztea erabaki dut, eta kotxea aparkatu bezain laster Ekiñerengana hurbildu naiz ea zerbait argitzerik dudan. Horrelako batean nigana bota da neskatoa eta bere tatuajez beteriko besoekin inguratu nau. Besoekin ez ezik, joandako azken bost udetan erabilitako lurrin sarkorrarekin ere besarkatu nau, eta oroitzapen jarioa nire zakilaren puntan metatu da halabeharrez. Horrelako batean, berarekin datorren mutikoa kotxetik irten eta geure burua aurkeztu diogu elkarri. Zorionez ez da bere bikotea, ez da tankera horretan aurkeztu, behintzat. Kepa izeneko mutikoak tatuajez josita du gorputza eta begi kolpean konfiantzazkoa dela iritzi diot; bestalde, garaia da, ni ez bezala, bizar fin eta zaindua dauka, eta skate munduan modan dagoen arropekin jantzita dago. Halaber, apustua egingo nuke bere begiradan ezaguna egiten zaidan haragikeria sumatu dudala; baina batek daki, dagoeneko bero-bero nago eta ez dut errealitatea ongi desberdintzen.

    Bestelako planik ez dugunez, eta zeru hodeitsua negarrez hasi denez, nire gurasoen etxolara joateko gonbita egin diet, bertan lasai asko edan eta drogatu gaitezkeelako. Konturatu orduko, joan den urtean Herberetik ekarritako perretxiko magikoen dastaketarekin hasi gara, baina zapore garratzekoak direnez, aitak etxolan gordetzen duen whiski botila garestia zabaltzea erabaki dugu. Kolokoia, Joe Cockerren biniloa lagun, ikasturtean zehar bizi izandako berriak kontatzen gaudelarik etorri zaigu, eta firin-faran, haizeak bultzatutako hostoak bagina bezala, gau magikoa martxan hasi da.

    Bat-batean nire ingurua goitik behera itxuraldatu da. Etxolako oholak desagertu dira, eta Saharako oasi baten erdian banengo bezala sentitu naiz, haima baten barruan. Ordulariaren orratzekin batera, objektuen izaera aldatuz doa eta bake sentsazioa sekulakoa da. Horrelako batean Ekiñe eta Kepa arretaz begira ditut, urregorrizko objektua banintz bezala, zelan edo halan nitaz jabetu nahiko balute bezala. Maite dut horrela begira nazaten, euren begiekin arropak erantzi diezazkidaten. Konturatu orduko, denak biluzik gaude eta gure arropa guztiak balizko haimatik botata. Orduantxe Ekiñek lehenengo urratsa eman du, nire eskua emeki heldu dit eta bere titi artean jarri du ferekatu diezazkidan; dirudienez, nire atzamarrek izotz-pusken tankera hartu dute berarentzat, eta neure fereken premia sentitu du noizbait. Kepa, ordea, isil-isilean nigana hurbildu eta nire atzean jarri da. Samurtasun osoz belarri ostea musukatzen hasi zait, eta bestelako plazerretara abandonatu naiz. Minutuak aurrera doaz, eta gure oasiak aspaldi galdu du epeltasuna, dagoeneko sutan baikaude hiru lagunok. Ni, belauniko, Ekiñeri alua zurrupatzen nabilkio, nire mihi zoliak bere muxilaren tolesturen artean nakarrezko perla aurkituko duelaren jakitun. Bera garrasika dabil, atzamarrekin igurtziz bere txillipota, baina badaezpada nire burua ere irmoki heltzen du, plazerrak ihes egingo diolakoan. Kepa bestelako zereginetan dabil, izan ere, aspaldi inguratu zitzaidan sexu bila; nire ipurdia berea da, eta, estasiarekin batera dabiltzan tximeletak lagun, barru-barruan sentitzen dut bere zakil tentea ekinaldi bakoitzean.

    Horrela, bada, Horrela, bada, perretxiko magikoen eta biniloaren jira-biren esklabuak izan gara luzaroan… Oh, I get by with a little help from my friends… harik eta nire begiek oasi erdian kokatzen zuten lakuko urek nire sorbalda busti duten arte.

    Brastakoan, amets batetik iratzarri banintz bezala, begiak zabaldu eta korrika batean etxolako iturriko txorrota itxi dut. Momenturen batean gutariko batek, sexu egarria behin asetuta, benetako egarria apaldu nahian, ura edan eta zabalik utziko zuen.

    Behin errealitatera itzulita, jazotakoaz galdegin diet lagunei, baina euren istorioak, haluzinazioak, eta neurea ez datoz bat…Baliteke dena ametsetan gertatu izana, perretxikoen ondorio ziur asko. Horrela sinetsi nuen, behintzat, handik eta egun batzuetara etxolako lurrean nakarrezko perla bat aurkitu nuen arte.

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude