Nork, nori, zer?

    Ikasturteari dagokionez, aitortu behar dut hasieratik primeran moldatu naizela egokitutako irakaslearekin. Hirurogei urte inguruko irakaslea dugu Pakito, Nafarra, zoli-zolia eta umore onekoa. Ez du fisiko aparta izango gure irakasleak, txikia eta papalotea baita, baina nekez irabaz diezaiokegu kañak edaten ostiraleko mintzo-poteoan. Bestalde, poz-pozik nago, zer-nori-nork kasuan aurrerapenak egiteaz gain,  nire ondoan esertzen den neskatoarekin egindako aurrerapenak direla eta. Lelotuta nauka Luziak, eta horrelaxe aitortu nion orain bi asteko poteoan. Tira, egunotan bota dizkidan begiradengatik esango nuke ni ere bere gustukoa naizela; ea barnetegiko murgiltze-asteburuan bere izter artean murgiltzerik dudan.

    Lehenengo hiruhilekoa amaitzear dagoenez, Pakitok Gipuzkoako barnetegira joateko kilikatu gintuen aurreko astean, baina ni, tartean amaren urtebetetzea izanik, aiko-maiko ibili naiz aste osoan. Edozelan ere, erabakia ostiraleko mintzo-poteoan hartu nuen bosgarren txikitoa eskuartean nuela, eta azkenean, gelakide guztien artean konbentzitu ninduten hiru eguneko barnetegira joateko.

    Horrelako barnetegietan sortzen den konplizitate giroaz probestua, azkenean Pakitorekin hitz egitea erabaki dut, eta laguntza eskatu diot Luziaren aferarekin lagun nazan. Ziur nago zakur zahar horrek hitz edo esaldi gakoren bat erakutsiko didala. Haatik, nire kezkak entzundakoan barreka hasi zait. Lasai egoteko esan dit, berak ere ikasgelan “konexio” bereziak sumatu ditu eta. Hala ere, ez dut uste bere aholkua oso baliagarria izango denik, Luziaren euskara maila ikusita, behintzat hikan hitz egin beharko niokeela esan didalako morroiak. Hori entzundakoan neure buruarekin praktikatzeari ekin diot berehala: gaueko parrandan lorak botako zizkioat! Ez, horrela ez… Kaka zaharra! lorak botako zizkionat! 

    Gaua heltzerakoan bapo-bapo jantzi gara ikasleok, eta herrian dagoen taberna bakarrean elkartu gara. Z-taldearen musikak eta udaberriko giro epelak asko laguntzen dute, baina azkenean ezin izan diot luzaroan mozkorraldiari eutsi. Honezkero zazpigarren kubatatik ibiliko naiz, eta jadanik ez dakit zertan ari naizen euskaraz edo swahiliz. Halaber, Luzia aho bete hortz utzi dut; tamalez, ez da izan hika menderatzeagatik, baizik eta kubata erdia minigonan bota diodalako. Gauzak horrela, Pakitok, hika ezin hobean, ohera joateko tenorea dela esan dit, eta atoan konbentzitu nau. 

    Ergel horrek, bihar ere argituko dik! Horiexek izan dira gogoan ditudan azken hitzak, eta batek daki zergatik, baina brastakoan etorri zait irakaslearen esamoldea goragalearekin batera. Txahala bazter batera bota orduko, hobeto sentitu naiz, baina ez dut nire ingurua ezagutu harik eta ezaguna egiten zaidan alkandora ikusi arte. Hara!  Pakitoren logelan nago.  Alkandoraren ondoan, ezagutzen dudan minigona ere ikusi dut, baina, iluntasuna lagun, nire begiek ez dute berehala ozta-ozta bost metrora gertatzen ari dena barneratu. 

    Luzia eta irakaslea su eta gar ari dira ia-ia nire aldamenean, ondoko ohean, eta ni mugitu ezin. Puta seme horrek engainatu nau, zelan joan natzaio ba aholku eske? Gainera hitanoz ari zaio nire fitxaketari; urde kabroi halakoa hi! Nire barnean adore apur bat aurkituko banu altxatu, Pakitori paparretik oratu eta ezkerreko galanta emango nioke. Behintzat, nire ohetik ez dut Pakitoren irudia zertan ikusi, izara artean galduta baitago lodikotea, eta agerian Luziaren gorputz lirain hori besterik ez dago. Gaitzerdi. 

    Titi perfektuak ditu, muxika eder batzuen tamainakoak; halaber, zerri horren gainean trostan dabilenez xalotasunez mugitzen zaizkio. Aitortu behar dut, bai, ulertezina bada ere, irudi lizun horrek izugarri kitzikatu nau. Ez naiz ni hirukoteak egiteko zalea, baina neskatoak eskatuko balit, zelan ezezkoan egon. Orduantxe intzirika hasi da neskatoa eta bere eskua klitorira hurbildu du, supituan etorri zaion estasiari heldu nahiko balio bezala. Orduantxe ferekatzen hasi da bere motxina; hasieran emeki, mitxoleta bat laztantzen arituko bailitzan; gerora, aldiz, bortizki igurtzi du, eta urrun samar nagoen arren, hazi jarioa nire ohetik entzun ahal izan dut. 

    Ni izan beharko nintzateke bere azpian dagoena, bere zaporeak dastatzen eta ez beste zorria. Momentu batez nigana begira jarri da Luzia, artega, zelatan nagoela jakitu balego bezala, baina loaren plantak egin ditut. Eskerrak, ez dut espektakulua galdu nahi. Handik gutxira kamasutrako amazonas jarrera aldatu dute, eta Luzia lepoz jarri zaio, Pakitoren kokospea ikusi nahiko ez balu bezala. Ni, bestela, bero-bero nago, eta nire ikaskidearen ipurdia “dantzan” ikusi dudanean, erabat eszitatu naiz. Hala, eskua izaretan sartu eta nire masta ferekatzen hasi naiz. Logelako giro likitsak bahituta nauka, eta ezin diot nire grinari muzin egin. Honezkero berdin dit, izan ere nire izaren azpian larruzko panpinari jotzen diodan kanpaikada bakoitzarekin ni neu ere plazerretik, orgasmotik, gero eta hurbilago bainago. Pakitok kale egin du aspaldi, baina bere zakilak zutik darrai; antza, viagra bidaide on-ona da hirurogei urtetik gorakoekin. Ni, ordea, topera nago, gutxi falta zait, baita Luziari ere. Bere ipurdiaren erritmo pausatuak plazer kalanbreekin bat egiten du, nabari zaio, izugarri gozatzen ari den seinale. Azkenean Luziaren irrintzi mutu batek amaiera eman dio zamalkadari, bestelako astinaldi edo kalanbre batzuek nire plazerraren amaiera adierazi duten istant berean. Ederra izan da, izan ere biak aldi berean heldu baikara. Pakito beherala zurrungaka hasi da, eta Irakaslea beherala zurrungaka hasi da, eta Luziak bere arropak batutakoan oin-puntetan alde egitera dihoala, nigana hurbildu eta belarrira xuxurlatu dit: hurrengo barnetegian begiratu beharrean, zer-nori-nork barruraino barneratzen lagunduko al didak? Galderak lekuz kanpo harrapatu nau, eta ordutik galdezka nabilkio neure buruari nork, nori, zer?

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude