Karlos Aretxabaleta Kaixomaitia.eus-en lehen Kontaketa Erotikoen lehiaketaren irabazle

    Jatorrizko berria CC-BY-SA lizentziapean: https://blog.kaixomaitia.eus/2021/03/13/esleitu-dira-kaixomaitia-eus-ek-antolatutako-kontaketa-erotikoen-lehiaketa-ren-sariak/

    Gaur eguerdian ospatu da Kaixomaitia.eus atariak Elkar argitaletxearen laguntzarekin antolatutako lehenengo Kontaketa Erotikoen lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia, Elkarrek Donostian duen Fermin Calbeton kaleko dendaren sotoan.

    2020ko azaroan hasiera eman zitzaion lehiaketan 83 idazlek hartu dute parte eta 8 finalista aukeratu zituen Dorleta Kortazar Ipuin kontalariak, Antxiñe Mendizabal editore eta idazleak eta Iñigo Arandia kaixomaitia.eus-eko arduradunak osatutako epaimahaiak.

    8 finalista hauez gain beste bi sari ere eman dira, lehiaketaren oinarriak bete ez izan arren, egindako lanari aitortza emateko asmoarekin.

    Ekitaldia eguerdiko 12:00tan hasi da, ongi etorriarekin eta jarraian 2 sari bereziak banatu dira; Ander Varelari “Zortzigarren artea” testuarengatik eta Galder Guenagari “Berotariko Euskal Hiztergia” testuarengatik(Galder ez da bertaratu, baina helaraziko zaio bere saria).

    Jarraian 8. Sailkatutik 4. Sailkatura bitarteko idazleei eman zaizkie epaimahikideen eskutik, sariak. Horrela sailkatu dira 5 finalista hauek:

    4- Hostoen Jolasa – Garazi Basterretxea
    5- Barrak eta barroteak – Perlata Kolektiboa
    6- Musika ulertezin batek – Maider Barañano
    7- Gizon baten itzala – Maddi Loiti
    8- Gatza – Hegoa Alvarez Zorroza

    7 idazle hauek sari bera jaso dute: Elkarren opari txartela, 100€ko balioarekin, eta Elkar Argitaletxearen liburu sorta bat.

    Jarraian 3 finalisten txanda tokatu da:

    3. saria, Joxemari Urteagak jaso du, “Metro bateko tartea” izeneko kontaketarengatik, Kaixomaitia.eus-ek emandako 250€ko sari ekonomikoa, elkar opari txartela (100€) eta liburu sorta jaso ditu
    2. saria Irati Goikoetxeak jaso du, “Gizarte Egitura” izeneko testuarengatik. Iratik kaixomaitiaren eskutik jaso du 500€ko sari ekonomikoa, elkar opari txartela (100€) eta liburu sorta.

    Azkenik irabazlearen txanda izan da, aurtengoan Karlos Aretxabaleta “Txapel” suertatu da Kaixomaitia.eus en lehenengo Kontaketa Erotikoen lehiaketaren irabazle “Adiorik ez” kontaketarengatik. Karlosek kaixomaiti.eus en 1.000€ko sari ekonomikoa eta elkar opari txartela (100€) eta liburu sorta jaso ditu. “Txapel” -ek saria bere aitona zendu berriari eskaini nahi izan dio, hitzaldi hunkigarri batekin.

    Hemen 3 irabazleen argazkia:

    Kontaketa erotikoen lehiaketa sari banaketa_irabazleak

    Ekitaldia amaitzeko, Donostiako “hamabost” tabernako terrazan tajuz ospatu dugu, edari ta pintxo artean.

    Mila esker, berriro ere, partehartzaile guztiei, Elkar Argitaletxeari (Josebe, Joanmari eta Olatz) eta epaimahaia osatu duten Dorleta Kortazar eta Antxiñe Mendizabali (Ta Iñigori ere, baina tira, etxekoa da)

    8 finalisten testuak irakurgai daude kaixomaitia.eus en blogean: https://blog.kaixomaitia.eus/2021/01/15/kaixomaitia-eus-kontaketa-erotikoen-lehiaketa-ren-finalistak/

    Kontaketa erotikoen lehiaketa sari banaketa_finalista guztiak

    Gainerako testuak urtean zehar publikatuko dira blogan bertan, hauetako batzuk podcast moduan lokutatu eta editatuko dira.
    Zorionak bada, partehartzaile eta finalista guztioi!

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude