Eureka!

    Izerditan nago, buruko zainak puztuta ditut, eta han-hemenka izerdi-tantak aurpegitik erortzen zaizkit egiten dudan mugimendu bakoitzarekin. Arratsaldea da, eta gaur hirugarrenez nabil berarekin jo eta su, estasia dastatzeko prest. Eskuin eskuak helduleku on bati eusten dion bitartean, ezker eskua magnesio poltsara luzatu dut nire atzamar izerditsuak sikatu nahian, eta orduantxe arnasa sakon hartu dut; izan ere, eskalada lerroak duen mugimendu sekuentziarik konplexuenaren aurrean nago. Behin eta berriz – grabitatearen erruz – hormatik bota nauen horixe bera. Edonola ere unea heldu da, orain edo inoiz. Banoa! Hiru, bi, bat…Eureka!

    Rokodromoko lagunek emandako oharrak paper zati batean jaso genituen arren, jira-bira nahikotxo eman behar izan genituen Haritzek eta biok kobazulo ezagun horiek aurkitzeko. Azkenean, bada, pot eginda, eta eskaladako materialez josita, amestutako parajera heldu ginen ilunabarrarekin batera. Ezin izan genion jakinminari eutsi, hala, heldu bezain pronto, kanpin-denda eta material guztia kobazuloen aurrez aur aurkitutako belaze batean utzi genuen, kobazuloetan barrena sartzeko.

    Halako batean, leizean barrena lehenengo urratsak ozta-ozta emandakoan, hots batzuk entzun genituen gure buruen gainean, eta, erreflexu-keinu gisa, Haritzek eta biok burua altxatu genuen. Istant batez aho zabalik geratu ginen horman eskalatzen zegoen eskalatzaileari begira. Arnasestuka zebilen sekuentzia gogor bati aurre egiten, hankak eta besoak koordinazio osoz mugitzen zituen ballet dantzaria bailitzan. Kamisetarik gabe zebilen, kirol egiteko top estu bat besterik ez, eta bere sorbaldako gihar guztiak erabat markatzen zitzaizkion tentsio eta eragindako indarraren ondorioz. Hura ikustean izugarrizko berotasuna sentitu nuen nire baitan, eta lepo hura nire beso artean estutzeko premia sentitu nuen. Aurrez aurre beste eskalatzaile bat ikusi genuen bere laguna aseguratzen, animoak ematen, sokari eusten; hala ere, nik kobazuloko dantzariarentzat baino ez nituen begiak. Brastakoan, eskalatzaileak orro ozen bat bota zuen, eta ezker eskuak ihes egin zion ikusezina zen arrakala ñimiño batetik. Oso arin gertatu zen, baina konturatu orduko hiruzpalau metroko hegaldia izan zuen eskalatzaileak. “Mekaguenka” jaitsi zen, izan ere, eskalada erronkak gutxigatik ihes egin baitzion.

    Gu bezala, kanpotik etorritakoak ziren eskalatzaileak, pare bat urte zaharragoak edo, eta euren azken gaua zen ingurumarian. Gau hartan gauza handirik ospatzeko ez bazuten ere, gogotik onartu zuten gure gonbita, eta afal ostean kanpin-dendara hurreratu zitzaizkigun kostata igo genuen ardao gozoa dastatzeko. Haritzek eta aseguratzen ibilitako eskalatzaileak bikotea zutenez, ez zioten denbora gehiegi eskaini udako gau eder horrek eskaini zigun sasoiari, eta lotara joan ziren berehala. Ni, ordea, ilundu orduko kanpalekuan piztutako sua baino dezente beroago nengoen.

    Abagunea aprobetxatuta, alegia, nire “fitxajearekin” bakar-bakarrik nengoela ikusita, bere eskalada proiektuari buruz hitz egiteko eskatu nion, eta ardoak eskainitako ausardia medio, bere alboan jarri nintzen, bere aurpegi fina hobeto ikusteko. Azalpenak keinuekin uztartu zituen, besoak eta zauriz arraildutako esku zabalak mugituz. Arretaz entzun nituen bere deskribapenak, eta zin egin nion neure buruari biharamunean bide hori probatuko nuela.

    Orduak arin joan zitzaizkigun eskaladari eta buruan genituen proiektuei buruz hizketan, eta aspaldi piztutako sua amatatzear zegoela, gure begiek topo egin zuten gauaren iluntasunaren atarian. Gehiegi pentsatu gabe, bere esku sendoei heldu eta nigana erakarri nuen mutikoa. Hala, eman nion musua ez zen lotsatia izan, hasieratik nire asmo lizunak erakutsi nahi nizkion eta.  Baldarki lurrean bota ginen, eta, ordu batzuk lehenago amestu bezala, besoekin inguratu nuen eskalatzailea. Bere izerdi usain sarkorra barrunbeetaraino sartu zitzaidan, eta barruan neraman ilintia hauspotu zuen. Harrezkero hankartea kanpaleku erdian zegoen ametza baino tenteago nuen, eta nire titiburuak hortaz berehala ohartu ziren; ordurako taketak baino zorroztuago nituen.

    Asko pentsatu gabe, bere atzamar lodiak nire zakila ferekatzen hasi ziren; hasieran batean jantzita neramatzan leopardozko elastikoen gainetik, hauek kenduz gero hotz izango nintzelakoan edo. Minutu erdi baino ez nuen behar izan larru gorritan geratzeko, eta arren eskatu nion – deus ere esan gabe – gorputz osoa, goitik-behera, miazkatu ziezadala. Eskarmentu handiko mutikoa zen, izan ere, desioa burura ekarri eta segundo batera, titiburuetara jo baitzuen bere mihiak. Ordurako geldi ezina zen barruan sentitzen nuen borborra, eta ozta-ozta lortu nuen estasiari eustea nire zakila zurrupatzen hasi zenean. Tolesturak maisuki milikatu zituen bere mihi zoliarekin nik bere zakila ahoan sartzen nuen bitartean, eta ziur nago nire haziaren zapore gazia dastatzeko aukera izan zuela, hain bainengoen argose. Hasieran zupada lotsatiak eman nizkion bere mastari, baina, bera bere zeregin zikinean tematu ahala, intentsitatez igotzea erabaki nuen, harik eta barruan generaman pasioa ia-ia lehertu arte. Orduantxe, belazean etzan nintzen, ingurutik botata zeuden eskalada-sokak hartu eta burko moduan egokitu nituen azken “guda dantza” horri merezitako amaiera emateko. Emekiro, nire gainean jarri zen kobazuloko dantzaria, eta bere zakila barruraino sartu zidan. Apurka-apurka trostan hasi ginen biok batera, mugimendu erritmikoan, ni bere ipurdiari helduta, eta bera nire izterrak airean jasota jo eta ke. Horrelako batean, bere zakilaren sartu-irtenek bat egin zuten gure larru kolpeek ateratzen zuten hotsekin, eta horiexek nire barrunbeetako kutxa magikoa zabaldu egin zuten behingoan. Hiru, bi, bat..Eureka!

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude