Arrisku-taldea

    Marihuanak eta alkoholak ez dute gehiegi laguntzen, ez, eta honezkero hamar minutu edo faltako dira 2020 azken kanpaikadak entzuteko, urte gogor honi adio esateko eta berriari ongi etorria emateko. Elkarteko komuneko argia topatu nahian ibili naiz, haztamuka, baina bonbilak erreta daude. Ni ere erreta nago, nolabait. Denek dute zeozer ospatzeko, urte berriari mila kontu eskatzeko, baina nik? Zer dut nik, bada, bizitzari eskatzeko? 60 urte ditut, COVID-19 birus madarikatuak arrisku-taldean kokatu nau, eta, are okerrago,   bakarrik nago mundu honetan eta martxa honetan bakarrik joango naiz. Burua ongi freskatu dut txepelkeria gainetik kentzeko, eta jarraian whisky basoa kolpe batean hustu dut.

    Komunetatik irtetera noala, bat-batean harakinaren ilobarekin topo egin dut aurrez aurre, 25 urteko mutiko gaztea. Nahiz eta musukoak ez didan uzten bere bisaia ikusten, bera ere zeharo nahasita dagoela esango nuke, eta gure begiek topo egitean barre egin diogu elkarri; izan ere, aurtengoan birusak sortutako koiuntura dela eta, musuko barregarria janztea ezinbesteko baldintza da herriko elkartean. Hala, musuko osoa betetzen duen pailazo baten irribarrea jantzita darama gazteak. Kaikua. Nire kontuak izango dira, baina susmoa dut mutikoa nahiko kokina dela. Ez dut uste kasualitate hutsa denik momentu honetan komunetan elkarrekin topo egitea, halabeharrez. Orduantxe, lotsagabea izatea erabaki dut, gaztetan moduan, honezkero ez dut ezer galtzeko, eta begi zolidun mutikoari poliki-poliki inguratu natzaio. Gure begiek eta gorputzek ia-ia bat egin dutenean, galdegin diot ea galderatxo bat egin diezaiokedan. Aurpegirik zintzoena jarri dut, natural, eta galdetu diot ea musu bat eman ahal diodan. Susmoa dut bere hankak amore ematear daudela, eta oraindik gehiago hurbildu natzaio. Bada, ez diot gehiegi pentsatzen utzi “txorikumeari”. Konplizitate keinu minimoaren zain egon naiz, eta pikaro begirada huraxe agertu den orduan, ipurdia oratu eta ondo estututa nigana hurbildu dut.

    Kanpaikaden kuartoak komunetik entzuten dira, baina ni, gu, okupatuta gaude komun-ontzi baten gainean. Dagoeneko musukoak lurrean daude, eta nire arnasketa eszitatua, estasiatua, helarazi diot nire mingainak bere belarriekin bat egin duenean. Oilo ipurdia jarri zait, bere zakila nire levis bakeroen azpian sentitu dudanean. Tente dago, taketa baino gogorrago, eta susmoa dut ez duela giltzapeturik gehiegi aguantatuko. Lagundu egin diot, bere laukidun alkandora brastakoan kendu eta nire bularraldea bere paparraren kontra igurtzi dut nire berotasuna sentitu dezan. Ezin dugu gehiago atzeratu atzera ezina dena, eta biok, astrapalaka, baldarki, elkarri kendu dizkiogu gerrikoak eta frakak. Konturatuko zen honezkero estupendoa nire hankarteko arrosa ureztatu berri dagoela, bere zakilak nire tangako tela urratu nahi izan duenean nire barrunbetatik fluxu jauzia isuri baita. Ordua dugu, kanpaikadak entzuten hasi dira, eta gu dagoeneko martxan jarri gara.

    Bat!! Soziedadeko egongelatik kanpaikaden hotsa datorkigu, eta lagun guztien arrabotsa ere bai. Bi!! Bere zakilak bat egin du nire aluarekin, eta barruko berotasunak beste mundu paralelo batera eraman nau. Hiru!! Su eta gar ari gara, eta nire ipurdiak talka egiten du bere izterren kontra, gure larruek komunetako isiltasuna urratzen dute txalaparta melodiko bat sortuz. Lau!! Mutikoak esku luzea du, eta oso-osoan badaki zelan asebete ondokoaren sexu-gosea; nire motxina eztiki ukitzeko aukera ere badu, pianojolea balitz bezala, izan ere, teklarekin bikain asmatu du. Hura melodia. Bost!! Komun-ontziak izugarrizko zarata ateratzen du, eta gure intziriak ostentzen dira zarata horrekin, baina berdin digu, apurtuko balitz ere, guri bost. Sei!! Nire titiburuak miazkatzen ditu mutikoak, eta dagoeneko estasira helduko naizela iruditzen zait, baina, ez, barruan dudan itsasoko olatu bat besterik ez da. Zazpi!! Gorputza minduta daukat, gartsu, postura berean ibiltzeagatik; arin batean altxatu egin gara eta atearen kontra jarri naiz. Zortzi!! Bere esku finek aldaketatik inguratu naute, eta istant batez ahaztuta neukan berotasun hori barruan sentitu dut berriro ere. Bederatzi!! Nire eskuek ateari eusten diote, eta mutikoa atzean dut, jo eta su, dibertitzen; hala ere, noizbait bere ezpainak sentitu ditut, gozoki, maitekor, nire lepo erdian. Hamar!! Istant batez ere, bere bizarra nire lepoa zeharkatzen sentitu dut, lepoa, aldakak, ipurdia, uzkia, alura heldu arte. Han ez da koldartu eta leunki miazkatu dit alu hezea, arrosa petaloak musukatuko balitu bezala ni estasira heldu arte. Hamaika!! Jarraian bere gainean jarri naiz, gozamen uneari alde egiten ez uzteko, eta azken kartutxoak erretzeko prest nagoela argi gera dakion “lorazainari”. Esan dezatela bada, bolbora bustia duen magnum-anaizela. Mutikoa intzirika hasi da, gutxi falta zaio, eta bere zakila inoizkorik gogorren sentitzen dut nire barruan, azken astinaldiak ematen. Ni ere heltzear nago, zama guztia katigatuta daukat, hotz naiz, bero ere bai, baina ez zait ezer falta; bat, bi, hiru…badator olatua, badator tsunamia, badator! Hamabi!! Suziriak entzun dira nire baitan, eta itzelezko garrasi batek urratu du komuneko isiltasuna. Haatik, bat egin du nire oihuak kaleko suziriekin ere. Elkarri besarkatu diogu, baita urte berri on elkarri opatu ere. Horrelakoak izango balira urte amaiera guztiak…Ongi etorri 2021!

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude